23.edizioa beteko du 2026ean Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitoak.
XXIII. Laburbiraren edizio hau, 2026eko martxoaren 1etik 29ra bitartean egingo da.
Sortzaileentzako baldintzak
- 2025 urtean estreinatutako lanak izan behar dira.
- Gehienez ere 25 minutu irauten dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira.
- Izen-ematea urtarrilaren 15ean amaituko da.
- Otsaila amaieran aurre-estreinaldi bat egingo da. Autore eta antzezle nagusienek parte hartzeko konpromezua hartzen dute.
- Lanen aukeraketa urtarrileko azken astean egingo da eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia.
- LABURBIRA-rako hautatutako filmeetako zuzendariek 1.000 eurotako ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzeagatik, eta solasaldi bakoitzera aurkezpena egitera gerturatzeagatik, beste 100 euro.
- Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan:
-
- Publiko guztientzako lanak izan daitezela.
- Sortzaile berrien eta ibilbide luzea dutenen arteko oreka mantenduko da.
- Sortzaileen lurraldetasuna.
- Genero ikuspegia.
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak...
Arazorik edo galderarik izanez gero jarri kontaktuan gurekin: [email protected]
Zirkuitu ibiltaria
- 2025ko otsailean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.
- Laburbira 2025ko martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da.
- Euskal Herri mailan zein atzerrian erakusteko aukera izango dugu.